Berreraikuntza eta eguneratze mekaniko eta elektrikoa egungo gaitasunekin makinak hornitzeko helburuarekin.
Zerbitzu hau gure asistentzia tekniko zerbitzuaren osagarri natural gisa sortu da, gure bezeroen beharretara erantzuteko, gure teknikariek bezeroen kokalekuetan zuzeneko asistentzia ezin dutenean eskeini.
Berreraikuntza mekaniko edo elektrikoa izan daiteke, edo bien konbinazio bat, makinaren baldintzen hobekuntza bilatzen denean, bere jardueraren ondorioz sortutako arazoak ezabatu edo murrizteko, makinaren kontzeptua eta funtzionaltasuna mantenduz.
“Retrofitting” deritzogu berretaikitzeaz gain, makinan egindako lanak aldaketa garrantzitsuak dakartzanean bere konfigurazioan, jatorriz aurreikusten ez ziren gaitasunak eskainiz. Funtsean,ohiko makina bat eta bere lan egiteko modua, CNC bidez kontrolatitako prozesu batera bihurtzea.























